Hausnarketa pertsonala!
Lauhileko honen helburu nagusia aniztasunaren ideia zabaltzea eta hezkuntzan giza aniztasunak duen eraginaz ohartzea izan da. Hau egin ahal izateko, hainbat hitzaldi eta tailerretan hartu dugu parte. Hauek transexualitatetik Palestinako emakumeen egoerarako gaiak jorratu dituzte. Ikasi dudan kontzeptu garrantzitsu bat aniztasunaren trataera inklusioraren bidean aurrera egiteko gakoa dela da. Egungo hezkuntzak ez ditu baliabide adina haur guztien beharrak asetu ahal izateko eta profesional askok ezjakintasunaren menpe daude egoera hauen aurrean formakuntza faltagatik. Honen ondorioz, bazterketa, marginazio edota bullying kasuak emateaz gain, haur hauei hezkuntza konpetente bat eskaintzea oztopatzen du beren eskubideak guztiz urratuz. Horrez gain, hilabete hauetan jaso dudan informazioaz hausnartu ondoren, aniztasunaren gaia izugarri konplexua dela konturatu naiz. Izan ere, gizarteak zehazten du zer den arrotza eta zer den “normala”, ezaugarri fisiko bat, zailtasun bat, janzkera ez...
