NAIZEN HITZALDIA


Imagen relacionada
Apirilak 12, ostirala fakultateko areto nagusian elkartu ginen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak NAIZEN elkartearen hitzaldia entzuteko. Elkarte hau Adingabe Transexualen Familien Elkartea da, eta bertan arreta zerbitzua, informazio puntua eta elkargunea, arreta familiatik familiara, ahokularitza sexologikoa, baliabide didaktikoak, familien arteko topaketak, komunikazio birtualeko taldeak, formakuntza, elkar laguntza eta familien sarea eskaintzen du. 



Hitzaldia bi zatitan banatuta zegoen: lehenengoan elkartearen parte dan neska transexual baten gurasoa hainbat kontzeptu azaldu zizkigun eta; ondoren, Luar izeneko mutil transexual bat, zeinak gure irakasle batekin egon zen sexualitateari buruzko formakuntza batean, bere esperientzia kontatu zigun.

Gaur egun Haur Hezkuntzan haurrei ematen zaien sexuari buruzko informazio oinarrizkoena zera da: mutilek zakila dute eta neskek bulba. Hori dela eta, haur askok ez dute ulertzen sexu-identitatea ez dela jaiotzatik zehaztuta datorren ezaugarria. Identitate honek prozesu mentalarekin du zerikusia eta, hasiera batean hau zazpi urterekin finkatzen dela esaten zen arren, hitzaldian bi urterekin bere genitalekin bat ez zetorren sexuaren parte zela argi zuen kasu bat kontatu ziguten, beraz hau mito hutsa da.
Horrez gain, sexu-identitatea ez da gustu edo janzkerarekin islatzen den zerbait. Gizartean ez dago ohiturik mutil ez transexualak gona edota apaingarriak eramateko; izan ere gaizki edo arrotz ikusten den zerbait da. Aldiz, adin txikiko ikasgeletan mozorroak daudenean mutilak askotan soineko eta bestelakoak jartzen dituzte, baina jokabide horiek gutxitzen doaz urteekin, ohikoa ez dela ikusten duten ahala. Hortaz, argi izan behar dugu beste sexuan hobe ikusita dauden gauzak gustuko izatea ez duela esan nahi haur hori transexuala denik; baizik eta gizartean idatzi gabe dauden arauen kontzientzia ez duela, libreagoa da eta ez ditu gustuak sexuaren menpe jartzen.
Gainera, haurtzaroan haurraren identitatea ukatu zaien kasuen suizidio saiakera-tasa %41ekoa da (populazio osoaren %1,6koa izanik). Haien identitatea errespetatzen denean, berriz, haur eta gazte transexualen bizi eta zoriontasun kalitate indizeak, adin bereko populazio ez transexualen antzekoak dira. Hau posible egitea gure eskutan dago eta NAIZEN bezalako elkarteek egiten ari diren ekarpenak izugarrizko aurrera pausoa suposatzen dute neska-mutil transexualek bizitza zoriontsu bat izateko.
Informazio guzti hau oso baliagarria egin zaigu eta hezkuntza munduan parte-hartzen duten pertsona guztiek gai honi buruz formakuntza minimo bat izan beharko luketela uste dugu.
Bukatzeko, hitzaldian jarri ziguten bideo hunkigarri bat:


Comentarios

Entradas populares