Hausnarketa pertsonala!

Lauhileko honen helburu nagusia aniztasunaren ideia zabaltzea eta hezkuntzan giza aniztasunak duen eraginaz ohartzea izan da. Hau egin ahal izateko, hainbat hitzaldi eta tailerretan hartu dugu parte. Hauek transexualitatetik Palestinako emakumeen egoerarako gaiak jorratu dituzte.

Ikasi dudan kontzeptu garrantzitsu bat aniztasunaren trataera inklusioraren bidean aurrera egiteko gakoa dela da. Egungo hezkuntzak ez ditu baliabide adina haur guztien beharrak asetu ahal izateko eta profesional askok ezjakintasunaren menpe daude egoera hauen aurrean formakuntza faltagatik. Honen ondorioz, bazterketa, marginazio edota bullying kasuak emateaz gain, haur hauei hezkuntza konpetente bat eskaintzea oztopatzen du beren eskubideak guztiz urratuz.

Horrez gain, hilabete hauetan jaso dudan informazioaz hausnartu ondoren, aniztasunaren gaia izugarri konplexua dela konturatu naiz. Izan ere, gizarteak zehazten du zer den arrotza eta zer den “normala”, ezaugarri fisiko bat, zailtasun bat, janzkera ezberdina, azal kolore ezberdina etab. edozein gauza izan daiteke zu arraroa edo ohikoa zarela zehaztuko duen xehetasuna eta horrek zure eguneroko eta etorkizunean eragina izango du, zoritxarrez. Ezaugarri bakar batek pertsona baten bizitza zenbat baldintzatu dezakeen ideia tristea iruditzen zait, baina ukaezina da gaur egungo errealitatea horrelakoa dela.

Aldaketa premia larria da eta hura sustatzeko metodo eraginkorrena hezkuntzatik abiatzea da. Txikitatik irakasten badigute toleranteak eta errespetuzkoak izaten arrotzak egiten zaizkigun gauzekin ere, jende honen bizi kalitatea hobetu eta gizarte hobe baten bidean aurrera pausoa izango da. Aniztasuna, aberasgarria izateaz gain, beharrezkoa da. Biologikoki gene aniztasuna beharrezkoa den bezala espezie baten bizi iraupena bermatzeko, giza aniztasunak berdin jokatzen du. Horregatik, oso baliagarria iruditzen zait honi buruzko formakuntza eman izana guri, etorkizunean irakasleak izango garenei, aniztasunaren garrantzia gogoan izateko umeekin lan egiten dugunean eta balio hauek haurrei transmititzeko. Are gehiago, oinarrizko hezkuntzak eman beharko lukeen formakuntza bat dela iruditzen zait; izan ere, aniztasunarekiko jarrera aldatzea ez dago bakarrik irakasleen esku; baizik eta gizarteko partaide bakoitzaren esku.

Izan gaitezen aldaketa! 

  Resultado de imagen de diversidad

 

Comentarios

Entradas populares