3.PRAKTIKA: Mahai jolasaren analisia - Espazioa ezagutzeko jolasak





“OBSERVAMOS” JOLASA


Guri egokitu zaigun jolasak “Observamos” izena du. Jolas honetan hiru kartoi handi daude, eta bakoitza 16 lauki txikietan dago banatuta. Laukitxo txiki bakoitzean dauden irudiek egoera edo sekuentzia bat adierazten dute eta lerro bakoitzeko lehenengoek izan ezik, gainerakoek kartoizko laukitxo txiki bat dute egokiturik, marrazki berdinarekin. Horrela, jolas honen helburua kartoizko laukitxo txikiak taulan bakoitza dagokion tokian txertatzea da, eta honen bidez, espazioaren eta objektuen analisia egitea.





Behin jolasaren nondik norakoak aztertuta, ikusi dugu 4-5 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dagoela. Azken finean, adin tarte horretan pentsamendua garatzen eta ezaguerak eraikitzen hasten dira eta, honekin batera, espazioaren inguruko analisia egiten hasten dira. Gainera, pertzepzioak, lateralitatea, logika, etab. garatzen hasten dira ere.


Horrela, jakina da nozio espazialak kontzeptu asko lantzeko balio duela. Esan dugunez, laukitxo bakoitzean irudi desberdinak agertzen dira. Irudi hauetan objektuak leku ezberdinetan agertzen dira; hala nola, goian, behean, ezkerrean, eskuinean, etab. Adibidez, irakasleok haurrei objektuak non dauden galdetuz landu genitzake kontzeptu hauek. Honekin batera, eta lehen aipatu dugun bezala; logika, pentsamendua eta koloreak ere lantzeko balio dezake.


Bestalde, aztertutako jolasak eskaintzen duen materialari alde positiboak eta negatiboak atera dizkiogu. Materialen alde positiboei dagokienez, jolas honen bidez kontzeptu asko landu daitezkeela izan da nabariena; adibidez, espazioaren pertzepzioak lantzeko kontzeptuak, urruti, behean, ezkerra, eskuina… Material hauek erabiliz, etorkizunean erabiliko dituzten hainbat kontzeptu lantzeko aukera izango dute.


Alde negatiboari dagokionez, berriz, kontzeptu hauek lantzeko irakasle edo beste eredu bat egon behar lukeela izango litzateke, modu zuzenean ikasten ari diren edo ez baiezta dezaten.


Jolas hau hobetzeko proposamenari dagokionez, esan bezala, irakasle baten presentzia beharrezkoa denez eta haurrek bakarrik jolastu eta kontzeptuak barneratu ditzaten, kartoizko laukitxo bakoitzaren atzean landu beharreko kontzeptuak idatziko genituzke bakoitzari dagokion tokian. Adibidez, irudia ezkerrean baldin badago, atzeko aldean ezkerra ipintzea.


Gainera, klasean landu dugunarekin bat dator, hau da, konturatu gara Piagetek sailkatzen dituen oharmen topologiko (hurbil-urruti) eta proiektiboa (honen aurrean, azpitik, goian, behean..) lantzen direla, gehienbat azkenekoa. Aldi berean, albokotasunari eta objektuen posizio erlatiboari garrantzi handia ematen dion jolas bat dela uste dugu. Modu honetan, norberak hartzen duen espaziotik abiatuta, objektuek hartzen duten espazioaz jabetzera pasa behar baitute haurrek. Honekin batera, distantzia, tarte eta eta neurriez jabetzeko aukera eskaintzen du jolasak.


Amaitzeko, esan beharra daukagu erabilgarritasuna, egokitasun garaira, eta gaur egungo haurren beharretara moldatutako jolas erabilgarri eta ikasleentzako aproposa iruditzen zaigula. Orokorrean, esan bezala, kontzeptu desberdin asko ikasi ahal direlako. Hortaz, espazioa ezagutzeko jolasetako bat dela ziurtatu dugu. Modu honetan, jolas honen bitartez haurrek mundua nola hautematen duten ikus dezakegu ere.

Comentarios

Entradas populares