Ipuin lanketa - Didaktika




IPUIN LANKETAREN HAUSNARKETA


Aste honetan Haur Hezkuntzako ipuinak lantzen eta haien inguruan hitz egiten aritu gara. Lehenik eta behin, talde bakoitzak zerrendan zeuden ipuinak eta baita zerrendatik kanpo zeuden beste hainbat lortu ditugu eta ondoren ikasgelan talde bakoitzak horietako bi ipuin kontatzeko aukera izan dugu. Horrela, guztiok guztion ipuinak entzun ditugu eta elkarrengandik ikastea ahalbidetu digute.



Modu honetan, ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen lagundu digu. Gaur egun gizarte oso anitz batean bizi gara eta, beraz, ezinbestekoa da denok elkarrekin hazi eta hezten jakitea, elkar aberastuz. Garai batean oso gaizki ikusita zegoen aniztasuna eta orain, zorionez, gauzak aldatzen doaz pixkanaka-pixkanaka eta zerbait aberasgarri moduan ikusten hasi gara. Hala ere, oraindik ere jarrera nahiko itxiak sumatzen ditugu zenbait pertsonen aldetik. Hortaz, oso garrantzitsua da haurrekin aniztasunaren gaia lantzea txikitatik bai eskolan bai familian, haurrak txikitatik kontzienteak izateko eta hauek ere aniztasuna zerbait aberasgarri moduan ikusteko.



Lanketa hau egin dugunean konturatu gara oraindik ere gizarteak inposatutako estereotipoak zein sartuta dauden gure gizartean. Horrela, ipuinak estereotipoak apurtzeko eta berdintasuna lantzeko aukera bikainak dira. Ipuinak oso baliabide onak dira ikasi eta, aldi berean, disfrutatzeko. Dakigunez, haurren bizitzako lehenengo urteak oso garrantzitsuak dira, adin horretan gauzak ikasteko gogo handia dutelako eta baloreak zein jokaerak barneratzen hasten direlako. Horregatik, ipuinen bitartez, gizartean egokiak diren jarrerak garatzen laguntzea izango da gure egitekoa, betiere baloreak transmitituz.



Ikasgelan landu ditugun ipuinei dagokienez, hauek aniztasuna hainbat modutan lantzea ahalbidetu digute. Modu honetan, hainbat kontzeptu ikusi ahal izan ditugu, hala nola, ardi beltza izatearena, azal kolorearena, “arraro” izatearena, bi ama edukitzearena, etab. Hauek haurrekin lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, haurrek gaur egun bizi ditugun zenbait egoera ikusi ahal izango dituztelako eta nahiz eta bakoitzak bere berezitasunak izan, guztiok pertsonak garela eta guztiok onartuak sentitu behar garela ikasiko baitute. Aniztasuna gaur egungo gizartearen dagoen ezaugarri garrantzitsuenetako bat delaz ohartuko dira eta kontzientziatu egingo ditugu. Horretarako, ipuin bat modu egoki batean kontatzea zeinen garrantzitsua den ikasi dugu. Azken finean, guk nola kontatu haurrek hala jarriko dute atentzioa eta modu horretan ikasi eta barneratuko dituzte edukiak.



Honekin jarraituz, irakasle izango garen heinean, hainbat proposamen ditugu ipuinak Haur Hezkuntzan lantzeko. Ikasgelan aztertu ditugun ipuinak haurrei kontatzeaz gain, beste zenbait modu izango ditugu ipuinak lantzeko. Alde batetik, “ipuin ibiltaria” jarriko dugu martxan; hau da, irakasleak ipuin bati hasiera ematea (adibidez, bazen behin, hartz txuri bat…) eta ondoren haur guztien eskutik pasako da ipuina, bakoitzak nahi duen bezala idazten jarrai dezaten eta nahi izanez gero familiaren laguntzarekin idatzi dezakete.



Bukatzeko, ondorioztatu dugu haurrek oso gustuko dituztela ipuinak eta irakasle izango garen heinean, ipuin egokiak erabiltzea ezinbestekoa izango dugula, gure baitan baitago haurrek hauen bitartez ikasiko dutena. Ipuin egokiak erabiliz gero, haurrekin baloreak irakatsi eta lantzeko aukera izango dugu. Gainera, esan beharra dugu aniztasunaren kontzeptua helduok egiten dugula pisutsuago; azken finean, haurrei ez zaielako axola nolako pertsonekin dauden. Horretarako, helduok aniztasunaren aurrean ditugun jarrerak eta jokabideak funtsezkoak izango dira, ondoren haurrek gu imitatzen ikasten dutelako.


Imagen relacionada

Comentarios

Entradas populares