Bideo eta irudien hausnarketa - Estereotipoak
Hemen duzue Gizarte eta Kulturan egindako ariketa baten emaitza;
1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA
INGURUNEAREN EZAGUTZA
1.1.
jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
Taldeko
jarduera
Taldearen
zkia / Taldearen izena: 4. Taldea, BUMI
Parte
hartutako kideak: Marina Alkiza, Iratxe Angulo, Bingen Agirre eta Udane
Cienfuegos
Data: Donostia,
2019ko otsailaren 14a
0. NORBERAREN
ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?
- Ni Bingen naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Batzuetan despistatu xamarra eta lotsatia naiz baina laguntzeko prest nago une oro.
- Ni Marina naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: NI entzule bikaina naiz, lotsati eta pixka bat despistatua.
- Ni Iratxe naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Laguntzeko prest dagoen pertsona naiz, alaia baina lotsatia
- Ni Udane naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Pertsona alaia eta umore handikoa, gainera arduratsua eta lagun ona.
Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak
izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.
DESBERDINTSAUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
Lotsatia (M, I, B) Alaia (I, U)
Baldarra (M, B, U) Alferra (U, M, I)
Umore ona (I, U) Txukuna (I, U)
Desordenatua (B, M) Xuhurra (M, U)
Langilea (U, I) Kirolaria (B)
Pazientzia bai (M, I) Despistatua (M, B)
|
Laguntzeko prest
Konfiantza hartzea kostatzen zaigu
Urduriak gara
|
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Gure seme-alabak ez
genituzkeen gizarteak inposatutako estereotipoekin bat datozen arropekin
jantziko; hau da, ez genituzkeen mutilak urdinez jantziko eta neskak arrosez.
Gainera, gaur egun ikusi dugu Zara eta antzeko dendetan genero bakoitzari
egokitutako mezuak bidaltzen dituzten jantziak sortu dituztela eta gu zeharo
kontran gaude. Adibidez: “Guapa y perfecta, eso dice papá”, “Guay e
inteligente: eso dice mamá”. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu kolore guztiak
guztienak direla ohartzea eta eredu tradizionalekin apurtzea. Guretzat
garrantzitsuena haurren gustuak onartu eta jantzi nahi dutena errespetatzea da.
1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Gure ikasgelan nabarmena
da gehienak neskak garela eta oso mutil gutxi daudela. Gutxi gora behera, 36
bat neska eta 2 mutil daude ikasgelan.
1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Bai, gradu zehatzak daude
neska edo mutilei zuzenduta. Adibidez, erizaintza, magisteritza eta orokorrean
zaintzari lotutako graduak neskei zuzenduta egoten dira. Eta alderantziz,
mekanika eta orokorrean mugimenduari eta indarrari lotutako graduak mutilei
zuzenduta egoten dira.
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Lan arloan desberdintasun asko daude. Desberdintasun nabarmenena diruaren alderdia da; hau da, lan berdina egiteagatik gizonezkoen soldata emakumezkoena baina askoz ere altuagoa izaten da.
Bestetik, goi-mailako lanpostuetan emakumeek zailtasun handiagoak dituzte haietara iristeko eta beraien presentzia sumatzen da.
1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Anai-arreben artean
desberdintasun asko ikusi ditzakegu, gehienbat gurasoek nola tratatzen
gaituzten moduan. Adibidez, txiki-txikitatik bidali dizkiguten mezuak oso
nabarmenak izan dira. Neskak barbiekin eta panpinekin jolastera bultzatzen
dituzten moduan, mutilak kotxeekin jolastera bultzatzen dituzte; edo neskei
ahulak direla erakusten diete eta mutilei, ordea, negar ez egiteko esaten
diete, hauek ez baitute negar egiten.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein
ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?
Superhombre
|
Glamour
|
|
Forma
|
Kolore urdina nabarmentzen da
Artikuluen hitzak letra biziekin
|
Kolore arrosa nabarmentzen da
Erabilitako letrak xamurrak eta
politak
|
Edukiak
|
Aldizkariaren izenak esanahi bat
Agertzen diren modeloak gizonezko
gorputz “perfektuekin”
Mezuak estereotipoarekin lotuta:
kirola, osasuna…
|
Aldizkariaren izenak esanahi bat
Agertzen diren modeloak emakumezko
gorputz “perfektuekin”
Mezuak estereotipoekin lotuta:
glamour, maitasuna, edertasuna…
|
1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer
nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
|
Emakume estereotipatuak agertzen
dira, fisikoari ematen diote garrantzia asko, eramaten duten janzkerari, ilea
ondo eramateari… Gizonak aldiz ez dira fisikoki estereotipatuak.
|
Urte zahar gaua
|
Emakumeen gorputza erabiltzen dute
audientzia gehiago lortzeko. Normalean soinekoekin janzten dira.
|
1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al
dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Estetikaren aldetik estereotipoak existitzen dira.
Gehienbat iragarkietatik, telebistatik eta pelikuletatik jasotzen ditugu hauek.
Emakumeek izan behar duten ereduari dagokionez, emakume ederrak, gorputz
politekoak, azal lirainekoak eta abar izan behar dutelako mezuak bidaltzen
dituzte. Bestetik, gizonezkoek izan behar duten eredua, ordea, mutil
muskuluduna, ilea beti ongi orraztuta, tatuajeren bat, prakak erdi jauzita eta
abar izan behar dutelaren mezuak bidaltzen dituzte. Beraz, esan dezakegu gure
gorputzak beraientzat negozio bat direla, momentu oro gure gorputza aldatzera
eta hobetzera bultzatzen gaituztelako.
Honekin batera, eredu hauei aurre egiteko eta
gizarteak inposatutako estereotipoekin hausteko, gizarteko eredutik ateratzen
diren gorputzak erakusten hasi dira, era guztietako gorputzak jarriz.
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al
dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini
ereduak
Gehienetan bai.
Gaur egun beste kulturetan ere estereotipoak markatuta daude estetikari
dagokionez. Hala ere kultura askotan antzeko estereotipoak ditugu, azal lisoa,
gorputz osasuntsua…
Duela urte asko,
emakume lodi edo desberdinen figura zen perfektua, baina gizarteak edukitako
aldaketen ondorioz, geroz eta estereotipo markatuagoak agertu dira. Afrika
aldean adibidez, pertsona lodiak zirenak ondo ikusita zeuden, aberatsak eta
arrakastatsuak zirela adierazten zutelako. Gaur egun globalizazioaren ondorioz
estereotipoak beste kulturen antzera orokortu eta haietara moldatu egin dira.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta
dago? Nesak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete?
Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala
desenkusatzen dugu?
Mikromatxismoa oso zabalduta dago gure gizartean eta
egunero entzuten ditugu horrelako mezuak. Mezu hauek entzutean inpotentzia
handia sentitzen dugu, gaur egun oraindik ere nolako pentsamendua nabarmentzen
den konturatzen garelako eta oraindik gauza asko falta zaizkigulako aldatzeko.
Modu honetan, gure egitekoa horrelako egoeren aurrean aurkitzen garenean egoera
salatzea izango da, komentarioa egin duen pertsona horri atentzioa deituz eta
kontzientziatzen saiatuz.
Esan beharra dago pertsona askok garrantzia kentzen
diela mezu hauei pertsona batek txantxetan esan duela pentsatzen dutelako,
baina gure ustez, gauza horiek ezin dira txantxetan ere esan eta neurtu egin
behar ditugu pertsona bakoitzak dioten hitzak.
2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren
zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
Aniztasunari dagokionez
hainbat bideo ikusi ditugu. Bideo hauetan akondroplasia duen emakume baten eta
gainerakoak baina handiagoa den gizon baten istorioak entzuteko aukera izan
dugu. Nolako haurtzaroa bizi izan duten kontatu dute, eta Lararen kasuan haurtzaro
ona igaro duela esan du baina gizonezkoaren kasuan oso gaizki pasa duela
kontatu du. Azken finean, gure gizartean aniztasuna nola ikusita dagoen
adierazi nahi izan du, bera ez zen onartua izan bere eskolan eta inork ez zuela
ezer egin erakutsi digu. Hala ere, gaur egun aldaketak ari dira ematen
pixkanaka-pixkanaka eta aniztasuna modu aberasgarri batean ikusten hasi gara.
Pertsona guztiak gara ezberdinak eta bakoitza den bezalakoa onartu behar dugu.
Beraz, irakasle izango garen heinean, ezinbestekoa izango da ezberdintasun
hauek onartu, errespetatu eta haurrak ezberdintasunean heztea, betiere batak
bestearengandik ikasiz.
2.2. FRIENS Bideoei
egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
|
Ahots batek eduki
dezakeen indarra.
|
2
|
Hitzek eragindako
intimidazio eta beldurra.
|
3
|
Bullyinga jasaten duten
pertsona “ikusezinak” kontuan hartzearen garrantzia.
|
4
|
Egunero eta momentu
guztian bizi den intimidazioa.
|
5
|
Biktimaren ahotsa.
|
6
|
Eskolan eta lanean
gertatzen diren jazarpenak.
|
2.4.. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak
edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
ü funtzionala
ü fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
ü ahozkoak
ü sozialak
ü arrazakeria
ü janzkera edo izakera
ü ciberbulling
Ikusi ditugun bideoetan mota askotako jazarpen eta diskriminazioak
ikusi ditugu, eta ez fisikoak bakarrik, baita ahozkoak ere. Gainera, jazarpen
hauek zuzenka eta zeharka eman dituzte. Batetik, pertsonei zuzenean
diskriminatu eta erasotzen; eta bestetik, pertsonak zeharka diskriminatuz, hau
da, ezertarako kontuan ez hartuz eta alde batera utziz. Jazarpen hauek, arrazoi
ezberdinengatik izan dira, hala nola, janzkera edo izaerarengatik,
arrazarengatik, “ezberdinak” izateagatik, etab.
b) Bideoaren protagonista,
nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo
beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoen protagonistak oso gaizki eta bakarrik sentitu dira,
askotan inork ez dielako laguntzen eta inork ez dituelako kontuan hartzen.
Beraz, ez dute inongo sostengurik sentitzen. Guk, pertsonalki, horrelako
hainbat kasu ikusi ahal izan ditugu inguruko eskoletan. Ikusi ditugun
jazarpenak ez dira fisikoak izan, baina bai ahozkoak; eta gehienetan besteak ez
bezalakoa izateagatik gertatzen zen. Jazarpenak jasan dituzten pertsona
gehienek eskolaz aldatu behar izan ziren. Horrelako kasuak ikustean, irakasleak
hauen berri zuten baina esan beharra dugu askotan ez zutela ezer egiten eta
ezikusiarenak egiten zutela. Beraz, gu irakasle izango garen heinean,
ezinbestekoa iruditzen zaigu horrelako kasuak lehenbailehen ikustea, salatzea
eta irtenbideak bilatzea.
d) Jazarpenak edo
diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte
horrelakoak? nola sentitzen dira?
Jazarpen eta diskriminazioak egiten dituztenak askotan eskoletako
“ezagunenak” edo “popularrenak” izan ohi dira, eta norbait beraiek bezalakoa ez
denean pertsona hauek diskriminatzen dituzte. Diskriminatzen duten hauek
indartsuak sentitzen dira, beraien lagunek barre egiten baitute besteak gaizki
sentiarazten dituztenean eta, beraz, horregatik jokatzen dute horrela.
e) Eta ikusleak edo lekukoak,
zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen
dira?
Comentarios
Publicar un comentario