CALCUTA ONDOAN

Azken aste honetan Calcuta Ondoan erakundekoak etorri zaizkigu hitzaldi bat ematera eta aniztasunaren inguruan hausnartarazi digute. Dakigunez, mundu anitz batean bizi gara eta, beraz, gaur egungo errealitate bat da. Pertsona bakoitza bakarra da eta horregatik, ezinbestekoa da bakoitza den bezalakoa onartzea. Azken finean, aniztasuna eremu guztietan antzeman daiteke, hala nola, kulturan, arrazan, erlijioan, sexuan, gorputzetan, azalean, hizkuntzan, talde identitatean, ohituretan, etab. Horretarako, ezinbestekoa izango dugu elkarrekin hazten eta hezten ikastea, guztiok elkarbizitzan.

Honekin batera, jakina da aniztasuna eraldatzen doala uneoro, hau da, testuinguru eta garai ezberdinetara moldatzen doala. Hala, lehen eta orain dauden estereotipoak oso ezberdinak dira. Modu honetan, aniztasuna gizarteak eraikitzen duen zerbait da eta, beraz, aldatzen joaten da eta, era berean, deseraiki ere egin daiteke. Kultura kontzeptuarekin berdina gertatzen dela esan dezakegu ere, hau da, kultura faktore ezberdinen gehitzearen ondorioa da. Beraz, hau ere aldatzen doa eta prozesu batutzaile eta dinamikoa da.

Jardunaldiekin hasteko, zenbait ariketa praktikan jartzeko kalera joan gara. Bertan bi talde handi egin ditugu eta bertatik talde txikiagoetan banatu gara. Horrela, guri egokitu zaigun jolasa hurrengoa izan da: borobilean jarri gara guztiok eta txandaka gure izenaren lehen hitzarekin hasten den eta gure izaeraz zerbait esaten duen adjektibo bat esan eta keinu bat egin behar izan dugu, erdira ateraz. Ondoren besteok bakoitzak esandakoa eta egindako keinua batera errepikatu dugu, erdira ateraz. Adibidez: Maite-Maitagarria. Horrela, jolas egokia eta erakargarria iruditu zaigu etorkizunean haurrekin martxan jartzeko. Azken finean, bakoitzaren interesak eta gustuak ezagutu eta errespetatzeko aukera ematen du eta, honekin batera, aniztasuna lantzeko aukera bikaina da.

Jarraitzeko, bigarren jarduera bat egin dugu eta horretarako talde txikietan banatu gara. Gure kasuan, iragarkien inguruko bideo bat ikustea eta horri buruz hausnartzea egokitu zaigu. Ikusi ditugun iragarkiei dagokienez, maskulinitate hegemonikoaren irudia erakusten zuten. Azken finean, publizitateak gizonezkoek beraien bizitzako esparru guztietan nolakoak izan behar duten esaten dute. Modu honetan, irudietan agertzen ziren pertsonak oso estereotipatuak zeuden. Adibidez, gizonezkoak modu honetakoak dira: enpresarioak, gogorrak, haurrekin taktu gutxi dutenak, sexualitatean astakiloak, bikote harremanetan boterea dutenak, etab.
Gainera, esan beharra dugu gizonezko izate hutsarekin soilik pribilegio batzuk izaten direla. Honekin batera, emakume izatearekin bakarrik zapalkuntzak jasotzen ditugu. ………………………………………………………………………………………..

Ondoren, beste dinamika bat egin dugu. Hemen ere talde txikietan elkartu gara eta zenbait galdera erantzun behar izan ditugu. Galdera hauen bidez, aniztasuna zerk zapaltzen duen ikusi dugu. (BOTEREDUNEK, GOBERNUAK, zergatik nahi dute aniztasuna zapaldu?) ………………………..

Dinamika hori amaitzean, beste zenbait bideo jarri dizkigute. Horrela, bideo hauek ikustean, gaur egun aniztasuna arazo bezala ikusten dugulaz ohartu gara. Hauekin, integrazioa eta inklusioaren inguruan hausnartzen aritu gara. Honela, integrazioa nahikoa ez dela ikusi dugu eta inklusioa martxan jartzea ezinbestekoa delaz ohartu gara. Azken finean, inklusioak integrazioa gainditzen du. Integrazioak haur guztiak gela berdinean egotea ahalbidetzen du, baina hori ez da nahikoa aniztasunari aurre egiteko. Inklusioak, ordea, kultura ezberdinen arteko elkarbizitza lantzea sustatzen du.

Bukatzeko, ondorioztatu dugu aniztasuna zerbait positibo, on, beharrezko eta aberasgarri gisa ikusteko kontzeptu bat dela. Gaur egun eta irakasle izango garen heinean, dugun erronka handienetakoa gizarteak inposatutako estereotipoekin apurtzea da, eta esan beharra dugu hori lortzeko gogor borrokatu behar dugula eta halaxe egingo dugula. Horrela, modu inklusiboan jokatzeko etengabe eraldatzen, deseraikitzen, moldatzen, birmoldatzen eta eraikitzen joan beharko dugu.

Resultado de imagen de calcuta ondoan

Comentarios

Entradas populares