TABAKALERA L’ INTRUS ERAKUSKETAREN HAUSNARKETA



Urtarrilaren 29an Tabakalerara bisita egin genuen L’intrus eta Landa lan izeneko erakusketak ikusteko. Lehenengoa, Natasha Marie Llorens-ek egin zuen eta Jean-Luc Nancy pentsalari frantsesak L’intrus obran erabiltzen duen “arrotza”-ren kontzeptua hartzen du abiapuntu gisa. Llorens-en lanak egun Europan bizi dugun eztabaida nagusietariko bat jorratzeko premia dela eta, hots, errefuxiatuen eta etorkinen komunitateen etorreraren aurrean, hau da, arrotzaren figuraren aurrean, dugun erreakzioa modu sakon batean erakusten digu. Horretarako, Ekialde Ertaineko eta Afrika Iparraldeko artista gazteen lanak batu ditu (euren praktikak arroztasunarekiko ikuspuntuak eta gogoetak lantzen dituzte). Bigarrena, Landa lan, Darcy Lange Estate egin zuen eta artea modu berritzaile batean erakusten digu, bideoak, idatziak, audioak, argazki sekuentziak etab. zeintzuk lanaren munduarekin erlazionaturik dauden.
  • Zer ikasi dut/ dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?

Hasieratik bagenekin aniztasunaren printzipioa zein zen. Hau da, guztiak desberdinak garela eta elkarren arteko desberdintasun hauek errespetatu behar ditugula.

Tabakaleran egon ondoren, konturatu gara artea eta aniztasuna lotu daitezkeela, eta haurrekin aniztasun lantzeko aproposa izan daitekeela.
  • Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera?

L’intrus-eko erakusketan zegoen bihotzdun harria, pentsarazi egin ziguelako. Eta gure esperientzia propioekin erlazionatu genuelako.

  • Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?

Hasieran deseroso sentitu ginen Landa lan erakusketa ikustean ez geniolako loturarik ikusten aniztasunarekin, baina L’intrus erakusketa ikusi genuenean modu dinamikoago batean erakutsi ziguten eta eramangarriagoa egin zitzaigun.
  • Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu ze prozesua izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?

L’intrus erakusketan taldeka jarri eta bakoitzak aukeratutako jardueraren iritziak partekatzean asko ikasi genuela konturatu ginen.

  • Zerbait ikasi al det taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?
Lehen esan bezala, taldekideen iritziengandik ikasi dugu. Taldekide batzuk L’intrus erakusketan zeuden pitxer batzuekin giza gorputz ezberdinak lantzeko jarduera proposatu zuten eta beraz, ikasi dugu aniztasuna haurrekin modu ezberdinetan landu daitekeela artearen bidez.





 urtarrilak 31
Egileak:
IBUM (4.taldea)
Udane Cienfuegos - udanecienfuegos@gmail.com
Iratxe Angulo - iratxe.angulo97@gmail.com
Bingen Agirre - bingenagirre99@gmail.com
Marina Alkiza - marinaalkiza@gmail.com

Comentarios

Entradas populares